San Juan kantaita

bideobuttompartituraButtom

SJKantaita

Hurrengo kantu hau oso ezaguna zen garai baten. Urdiainen, Doniane bezperan gaueko hamabietan emakumezkoak, beti taldean, garisoroetara joaten ziren eta hau esaten zuten: “Orain arte belar, hemendik aurrera gari!”. Hau egin aurretik hurrengo kantua abesten zuten korroan jarrita San Juan ermita aurreko plazatxoan. Antzina baten suterik sute ibiltzen zirenean ere kantatzen zuten.


San Juan kantaita
Urdiain (Nafarroa)

1.
Egun bai egun honek san Juan dirudi.
Ez da san Juan baina hala lonbra bedi.
Goazen san Juanera gaur arratsean
etorriko garela bihar goizean.

2.
Goazen san Juanera berduratara,
berduratara eta han egotera.
Juan nintzan Frantziara, etorri maiatzean
zalditxo urdinean astoaren gainean.

3.
San Juango iturriaren ondotik
zazpi iturri urre-kainuetatik,
zortzigarrena metal zurietatik
eta zortzigarrena metal zurietatik.

4.
San Juango iturrian dago ura berde
amurraitxo freskuak hantxe dirade,
lehenbiziko eskuak eta gero musua,
san Juango iturriaren freskoa!

5.
Jesukristoren lehengusua da
Aita san Juan Bautista.
Aingeruak dantzan dabiltza,
dabiltza baina dabiltza,
san Juanen pozean dabiltza!

6.
Andra mutur maketsa
aingeruak dantzan dabiltza,
dabiltza baina dabiltza,
san Juanen pozean dabiltza!

7.
San Juan garagarrilean
denbora galantean!
Maizik eta garirik ez dagoenean etxean!