BESTA BERRI

bideobuttom

Besta Berri ArmendarizEkainaren hasieran, bada eliza-ospakizunen artean garrantzi handia izan duen bat: Gorputz eguna, Corpus Christi eguna. Besta Berri deitzen diote Lapurdin eta Nafarroa Beherean ospakizun honi. Oraindik ospatzen da herri bakar batzuetan. Ekaineko bi igandetan izaten dute jaia, eta desfile ikusgarriaz gain, badauka elementu garrantzitsu bat: eliza barruan egiten den dantza. Antzinako euskaldunen artean ohikoa zen eliza barruan dantza egitea, baina jardun hau debekatua izan zen XVI. mendean. Gaur egun desfilean erabiltzen diren janzkerak XIX. mendekoak diren arren, ohitura hau XIV. mendean sartu omen zen Euskal Herrian. Hegoaldean gaur egun festa honen adibide onena Oñatin dugu, zalantzarik gabe. Halere, askoz hedatuago zegoen antzina eta ospakizunak ere oso ikusgarria izan behar zuen, ziganteak eta herensugeak ere izaten omen ziren eta.