Baladak

pinpi_0008_72Gure kulturan letra idatziaren garrantzia eta pisua ez da handiegia izan oraintsura arte. Bertoko jendeak, baina, izan ditu moduak eta erak edertasunarekin jokatu, iruditeria ederrak moldatu eta literatura-txatal galantak ondu eta emateko. Ahozko literaturaren transmisio bide nagusienetariko bat kantua izan da. Kantagintza gaur egun, gehienetan, lirikarekin edo sentimenduen azalpenarekin lotzen dugu. Baina badira eta izan dira ere, gurean eta munduko kultura guztietan, kontakizunak doinuen edergarriz emanak. Gaur egun poesia-moeta horri epika deritzo.

Balada edo erromantzea da gure folklorearen istorio ederrak eta bortitzak ahorik aho erabiltzeko eduki izan dugun modua. Gure tradizioan gehien-gehien maitasunaren eta andere-gizonen arteko harremanak azaltzen dituzten kontakizun kantatuak dira nagusi, sarri kontaera eta elkarrizketa nahasian agertzen direlarik.

Ondoren dituzue hemen esandakoaren eredu batzuk.