Ardoa eta gizona

partituraButtom

pinpi_0024_72


Ardoa eta gizona
Getaria (Gipuzkoa)

1.
Ardoa eta gizona dijoaz kantatzera
ardan-andere gizena entzule dutela,
gizonak galdetzen dio:—Ona ote zera?
—Bonbilean nago eta hasi zaiz edatera.

2.
Ardoak erantzuten du pozak zoraturik:
—“Ez da nigana etorri zeu bezalakorik,
bahituta izan naute kortxoz estalirik;
zuk askatu nazu eta ez utzi tantorik”.

3.
—Ardoa, klin – klin – klin, zatoz bonbiletik pozez,
puxkaz nahiago zaitut, ez guztia kolpez;
usaiz ona zera ta hobea kolorez;
ahoan muxtatzeko barruratu zaitez.

4.
—Ahoan sartu ezkero banuen esperantza,
eztarria dezulako elkorra ta latza,
ondotxo har nazazu, gozatu al baneza;
negarra heldutakoan; hori dezu poza!