AMAIERA

bideobuttom
pinpi_0031_72Honaino bada udagoieneko sasoia. Hemendik aurrera gure baserritarrak aberastasun handiena azpiretan eta ganbaretan gordeta dutelarik; garia, artoa, ortuariak, gaztainak, intxaurrak, txerrikiak, etab., neguko eguraldi txarrari eta hotzari aurre egiteko prest daude. Egunak laburragoak eta gauak gero eta luzeagoak izango dira; konturatu ere egin gabe berriro neguko solstizioa helduko da eta berarekin batera Eguberriak.

Gabon-ospakizunak jorratuz egin ditugu gure ibilbidearen hasierako urratsak; honezkero joan dira santagedak, aratusteak, erromeriak, uzta-batzeak… urte-sasoien zikloa amaitu egin zaigu, baina zorionez berriro hasi eta errepikatu egingo da urtean-urtean orain arte gertatu izan den bezalaxe.