Alabatua, bedeinkatua

bideobuttom partituraButtom

18Oraingo honetan dakartzagun Santa Agedako koplak askoz ere zaharragoak ditugula esan liteke. Halakoetan Cataniako santuaren aipamena oso azalekoa da eta batik bat garrantzia duena etxeko biztanleen laudorioa (koplak edo notak) eta azkenean eske nagusia egiten ohi da.

Oso zehatz bereizten dira hemen mundu tradizionaleko adin eta ekimen taldeak: etxekojauna, etxekoandrea, etxeko nagusi gaztea, andre gaztea, gizonezko alarguna, emakumezko alarguna, etxeko gazte jendea, mutilak, neskak, etxean bizi diren apaizak, eta abar.

Denek dute beraientzako aipamena, eta oso ondo prestatu ohi dute gazteek azken partean egingo duten eskea: dirua, lukainkak, arrautzak…

Hemengo kanturako Gipuzkoako Ataunen bildu duten bilduma ederretik aukeratxo bat egin dugu, bertako doinua erabiliaz.


Alabatua, bedeinkatua
Ataun (Gipuzkoa)

1.
Alabatua, bedeinkatua,
Sakraramentu santua,
pekatuaren mantxarik gabe
Jesus da kontzebitua.

2.
Zaldiz da eleizaratzen
zilarrez oferendatzen,
handik etxera datorrenean
urre-sillan da jarritzen,
txokolatea hartu artean
handikan ez da jeikitzen.

3.
Baratzan eder txermena
ondotik gora lerdena,
etxekoandrea kopla dezagun
nagusiaren hurrena.

4.
Non zera, bada, non zera?
Hemen agiri ez zera,
ate ondora atoz honera
neri iluna kentzera.

5.
Udaberrian zeina dan eder
lino txikiaren hazia,
etxe hontako etxekoandreak
guziontzat badu grazia.

6.
Usoak dira kotara
nere begiak lotara,
nagusi gaztea oraintxe goaz
beroren koplaetara.

7.
Soroan eder goldea
soinean kapa morea,
etxe hontako nagusi gaztea
ondo gizontxo noblea.

8.
Eder intxoren kordena
halaxen degu ordena,
andre gaztea kopla dezagun
nagusi gaztearen hurrena.

9.
Etxetik hasi eta plazara
harriz daukazu galtzara,
Mikelaori jai handietan
ateratzen da dantzara.

10.
Gonea dauka josteko
jai handietan jazteko,
zazpi kriada balio ditu
etxea gobernatzeko.

11.
Etxea ondo latatu
palaziotzat pintatu,
deskortesiarik egin badegu,
jende nobleak, barkatu.

12.
lzenetan dan ederrena da,
nere jendeak, Mikela,
gu hemendik bagoaz eta
gauon Jainkoak diela.