Heldu gira urrundik

partituraButtom

26 Karnabalak Sara Labayru Ikastegia  Michel Duvert

Iparraldean galdu samar dauden arren, inoiz ere izan dira Inauteri-aldian eske-koplak etxerik etxe. Kasu honetan Lapurdiko eta Nafarroa Behereko herrietan haurrek kantaturiko eredu batzuen moldakuntza egin dugu.


Heldu gira urrundik
Lapurdi, Nafarroa Beherea

1.
Heldu gira urrundik
gaua bidean emanik,
gaua bidean emanik eta
Ihauteria entzunik.

2.
Landan eder gereta
Baxenabarren Heleta,
zerbeit merezi ginuke
handik hunat jin eta.

3.
Ametzak eder azala
haritz gazteak bezala,
zu etxekoandere zaharra
etxe huntan bada zure beharra.

4.
Hortxe zaude jarririk
koloria gorririk,
gure zerbeiten emaiteko
jaiki behar zira hortik.

5.
Goazen, goazen hemendik,
hemen ez duk xingarrik,
etxe hontako gazitegian
xaguak umiak egiten ditik.