Antzarrak

bideobuttom partituraButtom

42Inaute-aldian badira, gorago aipatu dugunez, haurrentzako eratzen diren Oilar-joko izeneko batzuk. Eguen Zuri edo Orakunde egunean umeei begiak estali eta zurezko ezpata batekin erdi lurperaturik zegoen oilar bat bilatu egin behar izaten zuten. Badirudi aurretik joko hau askozaz ere odoltsuago izan zela eta gaur egun beronen aztarrenak Araban eta Nafarroan baino ez baditugu ere, lehenago zabal-zabal zebilen.

Bada Inauterietan animaliekin nagusiek egiten duten beste ekintza bat, Antzar-joko izenekoa. Bizirik dirau honek oraindik Nafarroan eta Bizkaian. Mutil gazteek, zaldi gainean doazela, soka batetik zintzilik dagoen antzar bati burua erauzi egin behar diote. Jarraian joko honetarako Markinan erabiltzen duten doinua dator.


Antzarrak
Markina (Bizkaia)