Dringilin dron

kantabuttom

DringilinDron72Gabon inguruko kantuen artean sarri agertzen dira ospakizunotan egiten diren otordu berezi eta ugarien aipuak. Askotan eta askotan (Olentzerorekin gertatzen den bezala) ezaugarri pantagruelikoak ageri dira. Era honetako abestitxoen eredu moduan dakartzagu Arabako Aramaion aspaldi Resurrección Mª de Azkuek jaso zuen hemengo hau.


Dringilin dron
Aramaio (Araba)

1.
Dringilin dron, gaur Gabon,
tripea betea jaukat eta
besteak hor konpon.

2.
Galdara bete aza egosi,
koloretxuak gorriak,
berehala iruntsi neutsan
azkenengoko orriak.

3.
Hiru puntako artzal batekin
sakatrapua bailitzan,
ezti-lapiko handisko bati
barrua huts-huts egin neutsan.