Fandangoa

partituraButtom

Fandangoa


Fandangoa
Bizkaia

1.
Begira nago begira
goiko kamino barrira,
noiz etorriko ete dan
neure maite hau herrira,
begira nago begira.

2.
Santa Eufemiako zelaian
laban eginda jausi nintzen,
ez jatan hazurrik hausi
mamina mailatu baizen,
Santa Eufemiako zelaian.

3.
Dirauste baltza nazela
neuri deust ardura gitxi,
baltza da ardaoa baina
egiten dau askok erosi,
neuri deust ardura gitxi.

4.
Ederregia zara zu
soloan beharrerako,
hartu egizu kaballeroa
kalean paseorako,
ederregia zara zu.

5.
Hauxe dala bukaera
bukaeraren tristea,
agur aita eta ama
agur neure maitea,
bukaeraren tristea.