AMAIERA

bideobuttom

AmaieraHonaino bada, udako sasoia, maitasunaren aroa. Amaitu egin da maiatzean hasi eta udaroan zehar egin dugun bidaia. Hemendik aurrera, esaerak dioenez: “San Simon eta San Juda, joan zen uda eta negua heldu da”. Mundu tradizionalak izan duen atsedenaldi labur honen ostean berriro etorriko dira udazkeneko ekintzak (uztak, San Migeleko gaztaina batzeak, San Martingo txarri hilteak, itsas-giroko lanak…) eta argi-orduen murrizketa. Berriren berriz etxe-barruko ekintzak nagusituko dira, eta neguaren atariko zereginak eta tradizioak izango dira sasoi berri honen eskutik etorriko direnak.