Carnaval

bideobuttom partituraButtom

44 Labayru Ikastegia Lekeitioko estudiantinaOrain arte nekazaritzarekin eta artzaintzarekin loturiko munduaren Inauteria da gehien bat agertu izan zaiguna. Dena den Euskal Herriak baditu hiriak ere, eta hirietan aspaldirik badira bertako bizimoduetara moldaturiko Karnabaletako ospakizunak.

Bizkaiko kostaldean herri biko ereduak jarri ditugu jarraian. Lehena Lekeitioko Estudiantinak Inauterietako jaietan jotzen duen kantuetariko bat da. XIX. mendean onduriko kantutegiaren oinordekoa dela esan liteke.


Carnaval
Lekeitio (Bizkaia)

1.
Carnaval, Carnaval, Carnaval…
Aratuste da pozez beterik egoteko eguna,
Carnaval, Carnaval, Carnaval…
Zahar eta gazte dantza leikez gaur.

2.
Hau da daukagun umorea
hor gero jateko tostada erdia,
eguaztenean kenduko deutsagu
arenka zaharrari begia.