KANDELARIO

bideobuttom

12.KandelariaOtsailaren 2an Kandelario eguna ospatzen da. Egun honetan lehenago etxekoandreek batez ere kandelak eta argizariak eramaten zituzten elizetara. Egun horretako mezan apaizak bedeinkatu egiten zituen. Ez zegoen aparteko beste ohikunerik, baina oso inportantea zen ekintza hau.

Etxekoandreek kandela horiek etxeetan leku jakin baten gordetzen zituzten (izara edo arropa artean, armarioan edo kutxa baten esaterako). Jendeak kandela hauek indar berezia zutela uste zuen, eta etxekoek aparteko babesa behar zutenean (ekaitzak irauten zuen bitartean, esaterako, edo arima herratu bat zein izaki ikaragarriren bat inguruetan zela uste bazuten) berau piztu eta partetxarreko guztiak uxatu egiten ziren honetara.

Kandela eta argi hauek ziren ere etxekoren bat hiltzen zenean gaubeilan erabiltzen zirenak edo igandero etxeko hildakoen elizako hilarriaren gainean isiotzen zirenak.