Aratuste

bideobuttom partituraButtom

Jarraian Mundakako Atorrek kantatzen duten kantu bat. Aratuste da euskaraz erdarazko Carnaval edo Carnestolendas esateko erabiltzen den hitza.

46 Mundaka Labayru Ikastegia


Aratuste
Mundaka (Bizkaia)

1.
Aratuste zara, Aratuste,
mundakarrentzat egun hobarik ez!
Marrau-atorra zuriakaz
buruan painuelo sedazko ederrakaz.

2.
Aratuste zara, Aratuste,
tostada-egunak ederrak honeexek,
honeek jan eta neskak hartunda
plazara dantzan iluntzera arte.

3.
Baita atsozaharrakaz
Goiko kalean, ziri ta zara,
arrasta ezinik gure elorrioa…
Hareek ziran Aratusteak!