Mundu zaharrean Inauterietako festa-giro nagusia eten egiten da, bat-batean, Hausterre-egunean. Garizuma dator ostean eta honekin batera baraua eta bijilia. Ez dago, bada, tokirik ez jaietarako ez alaitasunaren adierazpenetarako. Baina berrogei egunetako ibilbide luzearen ondorenean Pazkoa dator, eta honekin batera udaberria. Honetara, berriro zilegi izango zen herri-ospakizuna.
Egutegi tradizionalari begiratuta hurrengo mugarria udako solstizioaren inguruan eratuko zaigu. Doniane-jaiek elizaren aurreko aspaldi-aspaldiko beste ohikune eta ohitura batzuk estaltzen dituzte. Urte-sasoiak bilduma honen hurrengo alean agertuko zaigun gaia dugu hau baina.