KARNABALETAKO ZIKLOA

bideobuttom

basaOndoren ziklo honetako festarik handienarekin eta hedatuenarekin aurkituko gara: Inauteriak. Tokiaren arabera, izen desberdina hartzen dute: Ihoteak, Aratusteak, Zanpantzar, Karnabal…

Inauteriek ez dute egun finkorik izaten, ilargiaren arabera ezartzen dira.

Udaberriko lehen ilargi betearen osteko igandean Pazko eguna kokatzen da. Egun honetatik zazpi igande edo 50 egun atzera eginda, Igande-inautea. Horren inguruan finkatzen dira Inauterietako beste egun nagusiak.

Garai batean, ilargi-egutegiaren arabera urtea udaberrian hasten zen. Kontuan izan, udaberriko ekinozioa momentu esanguratsua dela: egun hauetan, egunak eta gauak iraupen berdina dute. Urte berriari egiten zitzaion ongi etorria izango ziren Inauteriak, segur aski. Geroago, eguzki-egutegiak urte hasiera aldatu zuen arren, hainbat ospakizun mantendu egin ziren.