Txulufrina eta arrosa
Baztan (Nafarroa)
1.
Txulufrina eta arrosa.
Oi hori eder galanta!
Naparroako errege jaunak
egin omen du promesa.
Hiru seme dituelarik,
hirurek bana arrosa.
Hetarik hauta zuretzako da,
dontzeila eder galanta.
2.
Etxekoandra zabala
leku oneko alaba.
Bide honetan aditu dugu
limosnerua zarela.
Zaia duzu lurreraino
sedaria gerriraino.
Zu bezalakorik ez dela jaio
Sibiriatik honaraino.
3.
Ilarra zaiku loratu
orainik ez da lekatu.
Ezkongaia zarelarik
nahi zaitugu koplatu.
Koplatu eta koplatu
kopla-sariak behar ditugu.
Gu ere neskatx gazteak gara
dotea bildu behar dugu.
4.
Sagar gorri mazatua
denbora dela oroitua.
Denborak ditu egin zeniola
andra nobiari mandatua.
Zure andrak igorri gaitu
zurekin dela mandatua.
Aspaldiko denbora honetan
ez dela zurekin egondua.
5.
Arrixtuz daude leihotik
batetik eta bertzetik.
Hemen heldu dan alargun honek
urre zakuak kutxatik.
Urre zaharrak gorriak
urre zaharrak boltsatik.
Gona eder lurreraino
sedaria gerriraino.
|
6.
Agur t’erdi ongi etorri
jauna berorren konpainia horri.
Espero gintuen eztaietara
erregina eta errege.
Oinak zuri zapatapeko
aztalak zuri galtzatapeko.
Eskuak zuri konsagratuak
Gure Jaunaren altxatzeko.
7.
Eman dakuzu nobleki
konpaniak ere badaki.
Zuk eman dakuzun
diru eder horrekin.
Eginen dugu tortxa bi
tortxak behar du haria
hariak argizaria.
Hamalau mila aingeruekin
paradisoan sar daitezela.
8.
Uztan, uztan, isilik,
horrek ez din dirurik.
Zaku zahar bat hor darama
zorri zuriz beterik.
Akio eta makio
lepazurra hausten balekio!
Ni mediku, zu barbera,
sendatzen ez balekio.
9.
Pasa, pasa, pasito pasa
pasa murallaren gainetik;
a los ricos caballeritos
¡eche usted un par de realitos!
|