Begi-urdin

partituraButtom

begiUrdin

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan aspalditik eutsi izan diote kantoreen edo kantu berezien moldakuntzari. Herri-literaturako ereduak dira, baina badute aho-literaturan ohiko ez den maila jasoa, bai alderdi musikalean bai erabilitako irudietan eta hizkuntzan.

Tokian tokiko tradizioetan oso ugariak dira era honetako kantuak, eta sarri askotan historiako jazoera batekin edo herriko benetako gertakizun batekin dute lotura. Atxikita daude herri bakoitzari eta, askotan, etxe bakoitzeko usadioei ere.

Hemendik dator kaieren ohitura ere, etxekoren batek gogoko zituen kantu eta aire berriak buruz ikasi eta, gainera, koadernotxo batean idatzi egiten zuten. Koaderno honetako kantu-bilduma belaunaldiz belaunaldi gorde izan da etxe askotan, eta honi esker gure kantutegiko hainbat eredu jakingarrik gure egunetara arte iraun izan du.


Begi-urdin
Banka (Nafarroa Beherea)

1.
Begi-urdin, bilo hori zoragarria;
gorputz tiki, gerri pollit, paregabea.
Elhurra bezain xuri da zure larrua,
arrosa bezain gorri begi bitartea;
zoraturik deraukazu mundu guzia.
Ez ote zait zilhegi zuri erraitea?

2.
—Jinen niza, bai ala ez, zure ikustera?
—Bai jiten ahal zira hunat, ene maitea.
—Zurekin nahi nuke eraman bizia,
nere izerdiz egin zuretzat ogia.
—Zatoz fite, leia zite, zu zaitut nere;
nihola ere ni ez nauke zu ikusi gabe.