Porrusalda

partituraButtom

Porrusalda


Porrusalda
Bizkaia

1.
Ai mutil hankaluze
begi-arrapalo,
tabernan musturrean
negarrez ei dago.
Ai, ai, ai, negarrez ei dago,
ai mutil hankaluze
begi-arrapalo.

2.
―Ai mutil hankaluze
zer dozu negarrez?
―Amak tabernarako
dirurik emon ez.
Ai, ai, ai, dirurik emon ez.
―Ai mutil hankaluze
zer dozu negarrez?

3.
Markina-Etxebarriko
Mari Erramona,
emoterik ez baina
borondate ona.
Ai, ai, ai, borondate ona,
Markina-Etxebarriko
Mari Erramona.

4.
Txurruku txuku txuku
niri ez ikutu,
ama kamaran dago
sentiduko gaitu.
Ai, ai, ai, sentiduko gaitu,
txurruku txuku txuku
niri ez ikutu.

5.
Mecagüen la puñeta!
Hau da miseria!
Arrautza bat euki eta
bera abisaria.
Ai, ai, ai bera abisaria.
Mecagüen la puñeta!
Hau da miseria!