Baratze bat

partituraButtom

Ondoren datorren kantua Muskildin (Zuberoan) 1991ko udan egin zen Harizpe pastoraletik hartua da.

BaratzeBat


Baratze bat
Pier Paul Berzaitz. Muskildi ( Zuberoa)

1.
—Hau da egün ederra
mila txoriek kanta,
züauri, ene erregina,
besoak zuri deitüzüt para.

2.
—Gaü beltz ta sakonetik
elkitzen naük hoztürik,
bihotza hain tristerik
hitaz üsü berantetsitürik.

3.
—Karrosa bat hor dügü
kanpoan gure haidürü,
ez gal haboro denbora
hiskor beitago amodioa.

4.
—Maitarzün berriari
ilargiak dü argi,
emanen deikü aski
gük elgar maita dezagün beti.

Errepika
Baratze bat nahi deizüt egin
amets segeretüenekilan,
liliak egün jauntsi ederrenetan
mila kolorez dantzan bihotzetan.