Eguen Zuri

bideobuttom partituraButtom

24 Eguen Zuri Labayru Ikastegia

Eguen Zuri egunak ere zabalera handia du gure ospakizunetan. Erdaraz Jueves de Lardero edo Jueves Gordo esaten zaio.

Gorago esan dugunez, Nafarroako herri askotan, eta Araban ere, egun honetan umeek euren irtenaldiak eta ospakizun bereziak egiten zituzten.

Bizkai aldean neska-mutikoek jarraian datozen koplatxoen antzekoak kantatzen zituzten taldeka. Durangaldean oraindik bizirik dauden Eguen Zuriko koplen bilduma bat ekarri dugu hona.


Eguen Zuri
Durangaldea (Bizkaia)

1.
Eguen Zuriko astea
Jangoikoak emona guztia,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.

2.
Eguen Zuriko eguna
Jangoikoak berak egina,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.

3.
Eguen Zuri honetan
hasi gara gu kantetan,
zuri-zuria maixuarentzat
beste enparauak geuretzat.

4.
Hor goian-goian goldea
haren gainean belea,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilea.

5.
Sibiria ta Granada
urdaiazpia ona da,
urdaiazpia ona da baina
hiru lukainkaz hoba da.

6.
Emongo badozu emoizu
bestela ezetz esaizu,
ateondoko haizeok hartzean
amak ez gaitu bialdu.