Inauteriaren herri agerpenak

bideobuttom

29 Unanuko maskara Labayru Ikastegia Gabriel ImbuluzquetaEuskal Herrian Inauteriak baditu herri-agerpen zahar eta ikusgarri batzuk. Amaigabea izango litzateke Inauterietako eredu guztien zerrenda.

Besteak beste oso ezagunak ditugu Nafarroan Ituren eta Zubietako Joaldun eta Zanpantzarrak; Arantza eta Urdazubiko Inauteak; Goizuetako Zomorro eta Mozorroak; Unanuko Moxaurreak; Altsasuko Momotxorroak; Urdiaingo Mantajaunak eta Momoxarroak; Lesakako Zakuzaharrak…

Araban ere aintzinekotasun handiko ereduak dira. Kanpezuko eta Maestuko Cachiruloak edo Cachibuloak; Aberasturi, Amurrio, Añana, Bikuña, Egilatz, Galarreta, Gazeo, Heredia, Legutiano, Munain, Oreitia, Ozaeta eta Arrizalako Porreroak; Antezanako eta Zanbranako Cacarreroak eta Cácarroak; Biasteriko Mascaretak; Panguako Zarramoqueroak…

Halakoetan herriko gazteak beldurgarri edo barregarri janzten dira, eta eskuetan tresnaren bat edo dutela, zarata eta zalaparta hutsean, zahar eta gazte ikaratu eta batzuetan astindu ere egiten dituzte.

Era honetako Inauterietan jaiaren ezaugarri izango den pertsonaia agertzen da. Sarri askotan Inauteri jaien amaieran erre egiten dute: Zalduondoko Marquitos; Bikuñako Abuela; Okarizgo eta Eginoko Hombre de paja; Munaingo eta Egilatzgo La Vieja; Galarretako eta Berantevillako Gutiérrez; Kanpezuko Toribio; Azazetako Judas; Arriolako El Criminal

Herri eta hiri askotan hartza ateratzen dute: Bizkaiko Markinan eta Elorrion; Gipuzkoako Bergaran; Nafarroako Arizkunen…