Ur goiena, ur barrena

bideobuttom partituraButtom

urGoiena72Aurretik agertu zaizkigun koplen formulari jarraituz Nafarroako Burunda inguruan (Urdiain eta Larraungo aldaeren bilketa da hemen agertzen zaigun kantua) urarekin lotuta dagoen ohikune markagarria gorde izan da. Erritu hau lehen hedatuago zegoen, baina gaur egun toki honetan baino ez du iraun antza denez. Jose Mª Satrustegik zehatz eta maisutasun handiz azaltzen ditu Gabon Zahar gaueko hamabi-hamabietan hasten diren ekintzok. Herriko mutilek iturriko ura hartzen dute ordu horretan. Badirudi hamabi kanpaiak jotzearekin batera munduko ur guztiak (eta natura osoa ere) birjaio egiten direla. Ordu horretan bertan harturiko urak, beraz, indar magikoa du eta edaten duenaren babestaile izan liteke. Horretara, bada, gazteek ur hau etxerik etxe daramate, auzo guztiek edan dezaten. Bide batez, sarri ohi den bezala, jateko zerbait eskatzen dute.


Ur goiena, ur barrena
Urdiain, Larraun (Nafarroa)

1.
― Arantzazu zer dekazu?
― Ur goiena, ur barrena.
Ur goiena, ur barrena
Urteberri egun ona.

2.
Etxe honetan sar daiena
bakearekin osasuna.
Bakearekin osasuna
onarekin ondasuna.

3.
Etxekoandre giltzaria
iriki ezazu ataria.
Badekagu ur berria
presta ezazu gosaria.

4.
Etxe honetan oilar bi
bata bestea iduri.
Etxe hontako etxekoandreak
Amabirjina dirudi.

5.
Etxe hontako nagusi jaunak
urregorrizko bizarra.
Hartxek, hartxek eman dia neuri
errealtxo biko zidarra.

6.
Goian-goian ilardia
erdi-erdian klabelina.
Gure baratzan belar ona
hark botatzen dau usai ona.

7.
Izotzetan, elurretan
abenduko gau luzeetan.
Beste guziak ohean eta
gu, gaixook, oinutsetan.

8.
Eguzu bada, eguzu
baldin eman nahi badezu.
Baldin eman nahi badezu eta
bestela despegi gaitzazu.

9.
Arramarioan dabil sagua
hari segi dabil katua.
Etxe hontako limosnarekin
ez dugu beteko zakua.

10.
Etxe honetan dago uztarri
haren gainean uzkar bi.
Amen.