Olentzero

bideobuttom partituraButtom

ArrautzakOlentzeroren irudiak alderdi asko ditu tradizio zaharraren ikuspegitik begiratuz gero.

Zabala da gai honek gure artean sortu duen literatura (ezinbesteko dira ospakizun hau eta pertsonaia bera hobeto ezagutzeko On Joxe Miel Barandiarangoaren eta Jose Mª Satrustegiren ikerketa-lanak). Olentzero solstizioarekin lotuta dagoen ospakizuna da lehenengo-lehenengo, nahiz eta gero Jesusen jaiotzaren mezulari izatera igaro. Eguberri inguruko sasoi osoaren ospakizuna azaltzeko ere bada. Erritu zehatz batzuen adierazle ere bada (Gabon-subila, eta abar).

Jaso izan diren lekukotasunei begiratuz gero, Olentzeroren inguruko usadio eta ekandurik indartsuenak Nafarroako ipar-mendebaldean izan dira, Bidasoa ibaiaren ibarrean gehienbat.

Aspalditxoan hedatu den ohitura herriko umeek aldean daramaten ikazkin itxurako panpina da. Gaur egun Olentzeroren kantuan agertzen diren lukainka, kapoi, ardo eta inguruak azaltzen dira pertsonaiaren zomorroarekin batera.

Julio Caro Barojak esan zuenez, eta Eguberri gauean elizak derrigorrean eskatzen zuen bijilia gogora ekarriz, herriko gaztetxoek panpina-irudiaren aurrean talo bat jartzen zuten, gainean sardina zahar bat zuela.

Ohitura honen beste deskribapen batzuetan, Olentzeroren agerpena benetako gazte baten itxuran egiten zen. Honek kriseilua zeraman eskuan.

Olentzeroren irudia Lesakan 1Panpinaren edo gizakiaren errepresentazioarekin batera, gaur egun ere badirau, batez ere neskatoen edo neska-mutil koxkorren artean, Olentzeroren ordez Belengo portalea aldean duten anden ohiturak. Hauek aldean eraman eta egun horretako eta Gabon giroko kantuak abesten dituzte haur eta gaztetxoek.


Olentzero
Lesaka (Nafarroa)

1.
Olentzero buruaundia
entedimentuz jantzia,
bart arratsean edan omen du
hamar erroako zahagia.
Ai, urde tripaundia!
Ai, urde tripaundia!

2.
Horra, horra,
gure Olentzero.
Pipa hartzen duela
iserita dago.
Kapoitxuak badauzki
arraultzetxuakin,
bihar berendatzeko
botil ardoakin,
botil ardoakin.

3.
Hemen heldu gerade
Berri On batekin,
gure enbajadore
Olentzerorekin.
Horra, horra…

4.
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu zuenean
Jesus jaio zela,
lasterka etorri omen zen
parte ematera.
Horra, horra…

5.
Olentzero gurea
fortuna tristea,
arropak saldu dizka
bere emazteak.
Horra, horra…

6.
Olentzero gurea
ezin degu ase.
Bakarrik jan dizkigu
hamar zerri gazte.
Saiheski ta solomo
tripazaiak haste.
Jesus jaio dalako
kontsola zaitezte.
Horra, horra…