Urte barri, barri

bideobuttom  partituraButtom

urtebarribarri72Aurreko kantuetan sarri agertu zaizkigu gazteen eske-koplak. Badirudi gure inguruko herrietan eske-erronda hauek gazteriarekin lotuta egon direna. Gizatalde hau izan da era honetako ekintzen ardura izan duena. Baina, era honetako herri-usadioetan gertatzen den moduan, ohitura hauek estilizatu eta, neurri baten, ahulduz doazen heinean, gazteen taldetik haurren taldera pasatzen dira.

Urteberri eguneko eske-kantutxoen esparrua zabala izan da bildu izan diren testigantzei begiratuz gero. Hemen agertzen ditugun taiukoak Bizkaiko eskualdeetan kantatzen dira batez ere. Hemengo hau Elantxobeko umeengandik jasotako kantua dugu.


Urte barri, barri
Elantxobe (Bizkaia)

1.
Urte barri, barri
natortzu atera
zorionak asko
zeuei emotera.

2.
Urte zaharra joan da
heldu da barria,
zaharraren aldean
guztiz ugaria.

3.
Poztu zaitez bada
etxekoandrea
emon egidazu
ugari saria.

4.
Intxaurtxu bi eta
hiru gaztainea
a la montaña
tirri, tirri, taña.

5.
Atsoak dauko
popan usaina
agureak dauko
popan berakatza.