Erregeak datoz

bideobuttom partituraButtom

56 Roscon reyes casero J Lastras

Hemen ageri zaigun kantutxoa Bizkaiko eskualderik gehienetan era honetara kantatzen diren lekukotasun batzuen nahastea da. Testurako Gernikaldeko, Arratiako eta Mungialdeko oinarriak erabili ditugu. Abestu egiten den kantu honekin batera badira erdi errezitatu egiten diren beste formula batzuk ere.


Erregeak datoz
Busturialdea, Mungialdea eta Arratia (Bizkaia)

1.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.

2.
Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
estudianteen kontuak.

3.
Estudianteak sasirik sasi
asko jan eta gitxi ikasi,
txoritxua kaiolara
estudiantea eskolara.

4.
Hemen gatoz lau,
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.

5.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.

6.
Apalazio zalduna
Hiru Erregeen eguna,
zotzak eta paluak
Martina atsoaren kontuak.

7.
Martina atsoari eroan deutsaz
hiru oilanda katuak,
haren hazurrak txupadu ezinik
harek dabiltzaz sailtuak.

8.
Hemen gatoz lau,
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.

9.
Erregeak datoz
Jesus adoratzen.
Gu bere hemen gatoz
limosnea batzen.

10.
Apalazio Mari Montaña
hiru intxaurtxu eta lau gaztaina.
Haren gainetik launa sagar
gure altzoa zabal-zabal.

11.
Ateondoan hotzez hilteko
amak ez gaitu bialdu.
Zuri begira gagozan artean
egingo jaku berandu.

12.
Hemen gatoz lau
kanpae joten bi,
emoizu limosnea
Jangoikoagaitik.