Neskazaharrak

partituraButtom

neskazaharrak

Ezkongabetasunak, batez ere emakumezkoenak ez du izan herriaren harrera onik. Horregatik neska gazteek, mutilek gutxiago, besteak beste San Antonio, San Miguel eta Magdalenarengana jotzen zuten senargai eske. Eskaria egiteko moduak desberdinak ziren; Urkiolan, esaterako, santutegian horretarako zegoen panel baten buruorratzak sartzen zituzten, buru belzduna senargai beltzarana gura izanez gero eta buru zuriduna errubioa nahi zutenek. Beste bide bat santutegi aurrean dagoen harriaren inguruan hiru buelta ematea zen. Beste baseliza batzuetan kanpaia jo, toki berezi batetik pasatu edo gauza zehatz bati mosu ematen zitzaion…


Neskazaharrak
Nafarroa

1.
Neskazaharrak joaten dira Madalenara,
Madalenara
gogo beroz eskatzera senargai bana,
egoki bada.
Madalenak, egin ondoren buruari dardar,
dio: -Alper da.
Zer nahi duzue nik egitea?
Zuen ezkongaraia igaroa da.

2.
Neskazaharrak ez diote Madalenari,
Madalenari,
behinolako begi onik aspaldi luzez,
ai!, erakutsi.
Zergatik zapuztu diran Madalenarekin
inork ez daki.
Neskazaharren batek salatu ezik,
noiz zapuztu diran inork ez daki.