

Eztei bazkariaren ostean dantzaldia eta kantaldia izaten zen txistuak eta danbolinak edo trikitixak eta panderoak lagunduta. Herri batzuetan dantza eta kantu bereziak izaten ziren eztei ospakizunetan: Mutil-dantza, Dantza luzia edo Madar-dantza, Bolant-dantza… Euretako batzuk dantzatu eta kantatu egiten ziren, hau da hurrengoaren kasua.
Dantzadu daigun sonbrailu
Bizkaia, Gipuzkoa
|
1.
Dantzadu daigun, sonbrailu,
bagila jaku azaldu.
Bagila datorrenean
zaharrok hilgo gaituk
gazteak hurrengo urtean
lara lala laralarala.
Zaharrok hilgo gaituk
artean olgadu gaitean
lara lala laralarala.
|
2.
Dantzadu daigun, sonbrailu,
Maria jaku ezkondu.
Haretxen eztegurako
txarri-buztana
laban-labana,
gatzetan gordeta dogu
lara lala laralarala.
Txarri-buztana
laban-labana,
guztiok gaur jango dogu.
Lara lala laralarala.
|