INUZENTEEN EGUNA

inuzenteenEguna72Abenduaren 28an kristauek Inuzenteen eguna ospatu izan dute. Kristoren jaiotzaren inguruko gertakizun honekin batera, herrian zabal ibili dira egun honetan lagunartean, eta, batez ere, haurren artean gizartearen ordena apurtzeko ekintza batzuk. Egun honetakoak dira, batez ere, adar-jotzeak.

Toki askotan, gainera, adar-jotze honen ostean eta haurrek eginiko okerkerietako ihesaldietan, era honetako formulak errezitatu izan dira: “Inuzente, txakurrak buztana tente!”, “Inuzente potente, txasko, txasko, buruaren erdian sartu deutse”.