Kandelario egunaren ondoren, otsailaren 3an San Blas eguna dator. Egun horretan ere bedeinkazio bereziak egiten ziren (eta egiten dira oraindik ere toki askotan).
Ohitura hauxe da: eliza inguruetako saltokietan hari berezi batzuk erosten dira. Fin-finak dira eta kolore askotakoak izan daitezke. Hariokin batera gozoki batzuk edo jateko moduko frutuak edo opilak eramaten dira.
Apaizaren bedeinkazioaren ostean San Blas hariak eta beste jatekoek ere aparteko indarra dute eztarriko minak eta gaixotasunak uxatzeko. Babesgarri erabili diren gai hauek ezin daitezke inondik eta inora ere bota edo jaurti. Derrigorrean surtan erre beharrekoak dira.
Egun honetan ere (eta ziklo honetan ospakizun guztietan orokorrean, Kandelario egunean hasi eta Inauteriak amaitu artean) etxe askotan tostadak egiten dira, ogizkoak zein ahiezkoak. Behin baino gehiagotan aipatuko dira tostada hauek egunotako kantuetan.