Xorrotxak

partituraButtom

34Garizuma aurreko asteburuetan Maskaradak herri bat hartzen du goizeko eta arratsaldeko saioetan. Hasieran, herrira etorritako taldearen eta herriko bertako dantzarien artean borroka antzeko bat egiten dute. Helburua kanpotikoek bidean aurkitzen dituzten barrikadak gainditzea da.

Herrian sartu ahala Xorrotxek, Beltzen taldeko direnek, hainbat kopla kantatzen dute jendeari agur egiteko. Bien bitartean ardoa, galletak eta antzekoak eskaintzen zaizkie Maskaradako kideei.

Hemen agertzen ditugun koplen antzekoak dira halakoetan kantatzen dituztenak.


Xorrotxak
Zuberoa

1.
Maskaradak heltü gira
ibar esküinetik
goizirik jeiki eta,
bidean einherik,
Gorri hoietan bada
gizon ederrik,
Beltzetan aldiz aisa
gu girade haitürik.

2.
Besta, besta, besta
egin dezagün besta
ihautean gireno
dezagün profeita,
aski sarri jinen da
gero Gorozüma
ordüan eginen dügü
barür-bijilia.

3.
Jinkoak oi egün hun
jaun bera noblea
gora düzü herrian
züre izatea,
lagunt ezazü beti
jente praubea
gero segur dükezü
majoritatea.

4.
Egün hun jaun bera
konpaniarekin
xorrotxak heben gira
urte berriarekin,
suetatzen deizüegu
lüzaz osagarri
zuri bai eta ere
herritar orori.

5.
Neskatila gazteak
plazer düzüelarik,
nahi deizüet eman
abis bat honestik,
profitzeko ez ezar
begitarteta nini
hobe duzue egin hortarik
bi pastetx egunean.


Xorrotxak eta hou Pitxu hou!
Zuberoa

Azken berseta orai
jende honak züen,
ikusi zütüegü
saldo handian heben,
nola amiatürik
guri so egiten,
dener berriz artino
deizüegü erraiten!

Hou Pitxu hou!
Haigü hunat,
badiat lan eder bat
hiretako!

Hou Pitxu hou!
Lagün hon bat behar diat
jaunaren ezpataren
zorrozteko!