Kazkarotek badakite

partituraButtom

40 Kazkarotak Labayru Ikastegia Joseba AurkenerenaKazkaroten motiboak ere Inauterietako ezaugarriekin bat egiten du.

Sarritan agertzen da kanpoko pertsonaia hauen aipamena gure tradizioan. Era honetako kantuetako doinua ere dantza jakin batzuekin erabiltzen da.

Hemen jaso dugun eredua Nafarroan bildu zuten, baina oso antzeko gaiak ager daitezke mugaz haraindi ere.


Kazkarotek badakite
Nafarroa, Zuberoa

1.
Kazkarotek badakite
trinkun-trankun egiten,
oilonua ebatsita
sasi-zoko gordetzen.
Pairun, pairun, Piarretun,
Pairun, pairun, Piarretun,
Pairun, pairun, Piarretun.

2.
Kazkarotak erosi du
lau sosetan ogia,
lagunari saldu dio
bortz sosetan erdia.
Pairun, pairun, Piarretun,
Pairun, pairun, Piarretun.
Pairun, pairun, Piarretun.

3.
Kazkarotek badakite
txerriñoen kuidatzen,
orrazñoak sartu eta
ongi disimulatzen.
Pairun, pairun, Piarretun,
Pairun, pairun, Piarretun,
Pairun, pairun, Piarretun.