Kantu honetan laburbiltzen dira gure Eguberri inguruko ohituren ezaugarririk nagusienak. Behin eta berriz agertuko zaizkigu (bai Eguberri-bezperan zein Natibitatez, Gabon Zahar egunean, Urteberri egunean, eta abar) herriko edo auzoetako gazteak, gehienetan, koplari dabiltzala etxerik etxe.
Kopla hauek Itsasondon bildu eta ospe handia hartu dutenak dira. Era honetako kopla-multzoetan egun horretako ospakizunaren berri ematen da (gehienetan historia sakratuak dioena kontaturik).
Era honetako irteera guztietan gertatzen den bezala, kantatzeko bi kopla-multzo dago. Lehenean egun horretako ospakizunaren berri ematen da (gehienetan historia sakratuak dioena kontaturik). Bigarrenean (eta itxurarik zaharrena duen kopla-andanan) koplariak, beti taldearen erantzunarekin, etxekoak banan-banan koplatzeko ahalegina egiten du.
Berri onakin gera
Itsasondo (Gipuzkoa)
1.
2.
3.
4.
5. |
6.
7.
8.
9. |