Tolosako Inauteria tradizio zaharretik abiatuta hiritartu egin zen karnabala dugu. Apurka-apurka tradizio luze eta eten gabekoa eratu du eta XIX. mendearen azkeneko eta XX. mendearen hasierako hainbat kantu eta ekintza berezirekin hornitu da. Beste alde batetik zezenketekin, tanborradarekin eta kantu honetan aipatzen diren Txantxoekin lotura du gaur egun. Galtzaundi ezaguna da, bestalde, Tolosako Inauterien ikur nagusia.
Garrantzitsuak dira, bestalde, Donostian eta Beran, esaterako, gaur egunera arte iraun duten Inauteriak: zingaroak, kaldereroak, inudeak eta artzainak dira hemen nagusi, pasarte desberdinetarako moldatu diren musika ezagunez inguratuta.
Habanera
Tolosa (Gipuzkoa)
1. |
2. |