SAN NIKOLAS

bideobuttom partituraButtom

Obispillo AgurainKantu hau San Nikolas egunean, abenduaren 6an, Oiartzun inguruko haurrek kantatzen zutena da.
San Nikolas Barikoren egun honetan, aintzinean, inauterietan gertatzen den moduan, eliz erakundeetako mutil gazteek gotzain jantzi eta eskean ibiltzen ziren etxerik etxe. Giro horretatik gero haur txikien ekintza izatera igaro zen.
Badirudi ohitura hau lehenago zabal zebilela, Euskal Herriaren hegoaldeko lurraldeetan behintzat. Gaur egun, ordea, Gipuzkoa, Araban eta Nafarroako eskualde batzuetan baino ez dirau.


San Nikolas
Oiartzun (Gipuzkoa)

San Nikolas ttikia
gure ganbaran hazia:
—Gure ganbaran zer dago?
—Andre Juana Maria,
ave, ave Maria.
Dios te salve, bakalaojale.
Bost eta sei hamaika.
Txorizorikan ez baldin bada
igual dela lukainka.