Kandelario

partituraButtom

10Hemengo kantu hau Kandelario egunekoa dugu. Herriko umetxoek, neska-mutil koxkorrek, kantatzen zuten mezaren ostean.

Bedeinkatuberri zeuden kandelatxoetako suak piztu eta etxerik etxe joaten ziren zerbait eskatuaz eurentzako.

Aukeratu dugun eredua Bizkaikoa da, Gernikaldekoa. Oraindik ere bizirik dirau toki batzuetan. Kopla bakarra erabiltzea zen ohitura, baina guk hemen era honetako abestien bilduma bat jarri dugu.


Kandelario
Gernikaldea (Bizkaia)

1.
Kandelarioz euria
laster da udabarria,
Kandelarioz aterri
negua dator atzeti.

2.
Kandelario lario
hatxari ura dario,
errotari uruna
hauxe da guk behar doguna.

3.
Kandelarioz eguzki
negua dago aurreti,
Kandelarioz edurra
joan da neguaren bildurra.

4.
Kandelario bero
negua dauko gero,
Kandelario hotz
negua joan da motz.

5.
Kandelario lario
hatxari ura dario,
makatzari madari
eutsi Peru hankeari.