Santa Ageda

bideobuttom partituraButtom

14Era honetako eske-koplak oso ezagunak izan ditugu Euskal Herrian, batez ere Hegoaldean. Iparraldean inoiz zabal ibili badira ere gaur egun badirudi galdu samar daudela.

Herri-ospakizun askotan gertatzen den bezela, ekintza hau santaren bezperan eratzen zen, hau da, otsailaren 4an.

Santa Agedako errondetan eske-koplen eredu orokorrari jarraitzen zaio beti. Mutil taldearen buru egiten duen koplariak lehenengo kopla bat bota eta gero taldeak errepikatu egiten du.

Lehenengo aurkezten dugun eredu honetan batez ere Santa Agedaren bizitzaren eta heriotzaren berri ematen da. Bizkaiko eskualde desberdinetan zabal dabiltzan letra eta doinuen aukera bat erabili dugu hemen.

Hizkuntzari begiratuta, sarri askotan gipuzkera eta bizkaiera nahasian erabiltzen dira, norbaitek jarritako koplak izaten zirelako gehienetan.


Santa Ageda
Bizkaia

1.
Santa Ageda, Ageda,
bihar da santa Ageda,
bihar dala-ta santa Ageda
gaur bere beizpera gaba.

2.
Libertadea eskatzen diot
etxeko printzipalari,
santa Agedaren alabarantza
kantatutzera noa ni.

3.
Kataniako jauregi baten
lora eder bat jaio zan,
Palermon zegon errege eta
lora honegaz gustau zan.

4.
Baina ez zegon larrosa hori
Kinzianorentzat egina,
zeru altuan eukan senarra
Jesukristo gure Jauna.

5.
Enperadoreak eman du
pena kastidadezkoa,
inor hoietan damutzen bazan
bertan kentzeko lepoa.

6.
Soldaduari agindu eutsan
plazan azotaduteko,
gero mudatu nahi ez bazuten
bularrak ebagiteko.

7.
Enperadore jaun horrengana
aurrean bada damutzen,
kristiandadea galdutearren
ez baldin bada domatzen.

8.
Santa Agedak erantzun eutsan:
―Ez naz bapere bildurtzen,
zuen idolo jainko faltsoori
ez jat bapere gustatzen!

9.
Aditurikan jentil gaixtoak
heltzen diote bertatik,
kutxiloagaz ebagiteko
bere bularrak ondotik.

10.
Negargarrizko tristuronetan
bularrak osoz kendurik,
kalabozora eroan eben
silla batean harturik.

11.
Ezin zeinkela honela bizi
izan ezpaleu graziarik,
zeinek ikusi ete dau bada
milagro handiagorik?

12.
Santa hau preso sartu ebenean
zan milagro bat handia,
zeruetatik jatsi zitzaion
Jangoikoaren argia.

13.
Heriotzaren samintasunak
ez eban bape larritzen,
zeru altuko handitasunak
bazitualako ezagutzen.