Ihauteak hüllantzen

partituraButtom

38Maskaradako motiboekin loturiko kantuetatik eta dantzetatik aparte, badira gure herri-tradizioan Inauterien aldia aipatzeko erabiltzen diren hainbat eta hainbat kantu zahar eta berri, barregarriak gehienak.

Hemengo hau jatorriz Zuberoakoa den arren, Azkuek Nafarroan ere bildu zuen. Oso motibo ezaguna erabiltzen du, eta kantuaren azken ahapaldian agertzen denez, inprimatuta egon izan da berau.


Ihauteak hüllantzen
Zuberoa, Nafarroa

1.
Ihauteak hüllantzen,
maltesak orhitzen
xera baten egitera
dira abiatzen,
Salazar harmatürik
ihizira joaiten
fortüna dü egiten.

2.
Paradisen gatüa,
oren tristian sortüa!
Salazar harmarekin
haren atzemailea
lau lagunekin gero
dobatan jalea,
ai zer apetitüa!

3.
Gatüa zen marfondi
zahar eta itsusi,
hamabost urte huntan
jaten zün xixari,
barbalot, xuxkandera
arratu berhilki,
etzena greugarri?

4.
Gatüa ezarri
aroztegian segreki
hamabost egunez
han erakitarazi,
nola beitzen zaharra
tendresiagatik
gozatzeko hobeki.

5.
Gatujaleak nor diren
nik eztüt erraiten,
Sanz bere emaztearekin
balin bada etzen,
Purttau gatujale dela
eztüt entzün ükhen:
hau ezin sinhesten.

6.
Cette chanson imprimée
le onze février
dix-sept cents
quatre vingt treize,
à tous j’avertirai:

Maltesak gatüetarik
begira itzazüe,
zonbait koi dirade.