Airerik ederrenetan

partituraButtom

40 Ardiak mendian Paulo EtxeberriaHemengo kantu honetan ere erraz nabari liteke eliz ukitua. Markagarria da eredu honetan eliza, abestitxo hau dotrinaren irakasbide izan dadin, kantuaz nola baliatzen den. Beste alde batetik, Euskal Herriaren iparraldean Eguberri giroko herri-sineskerak ahulduz joan diren heinean, indartu egin dira egun horietako elizkizunak eta eliz kantuak. Aurreko abestiaren antzera oso zabal dabil hemengo hau Lapurdi, Nafarroa Beherean eta Zuberoako lurretan, tokian tokiko hizkeretan. Hemen aurkeztu dugun aldaera gaur egun bertako eliz kantutegietarako aukeratu dutena da.


Airerik ederrenetan
Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa

1.
Airerik ederrenetan
dugun orok betan,
kanta Jesusen sortzea,
haren zerutik jaustea
etorri da guregana,
oi, zer zoriona!

2.
Zeruko aingerueri
eta saindueri
junta ditzagun gure bozak
bai eta gure bihotzak,
Jesusen adoratzerat
goazen Bethleemerat.

3.
Utzkitzue utz, artzainak,
zuen artaldeak.
Zuek zaituzte galdetzen,
pobreak ditu gonbidatzen,
Errege sortu berriak
Mesias maiteak.

4.
Ez bila jauregietan
ez gazteluetan.
Mainateran da etzana
hauxe da umiltasuna
deraukuna erakusten
guregatik sortzen.

5.
Amodioz sustaturik
urrikiz beterik,
dugun egun saindu huntan
orok gure bihotzean
errezebi Jesus Jauna
Salbatzaile ona.