Aita, ekarzazu

partituraButtom

pinpi_0006_72


Aita, ekarzazu
Baztan (Nafarroa)

1.
—Aita, ekarzazu, otoi, barbera:
uste dut sabelean zerbait badudala.
Sabeletik nagola eri harrigarri;
denbora gutxi dela sentitu dut hori.
Agudo ekarzazu barbera gazte hori.

2.
—Agur, agur, barbera gaztea!
Nere alabatxo horrek du nobedadea:
sabeletik dagola eri harrigarri;
denbora gutxi dela sentitu duela hori.
Erremedio onen bat aplika ziozu hari.

3.
—Agur, agur, damatxo gaztea!
Tristerik egon gabe, kontsola zaitea.
Hobea izango da klaro erraitea:
maitea, zu zarela denbora betea,
ez zara sendatuko libratu artea.

4.
—Ez dut botikan senti erremediorik
zure barrengo gaitza senda lezakenik;
zuk zinduenean min hori sentitu,
painuelutxuarekin zinduen hertsitu,
halere zure gaitza ez zaizu sendatu.