Bardabioko semea

partituraButtom

pinpi_0011_72


Bardabioko semea
Aranaz (Nafarroa)

1.
Bardabioko semea naiz ta
seme fortuna gabea.
Aranaztikan ekarri nuen
dotearekin andrea.
Hobe zukean ikusi ez balu
Bardabioko atea.

2.
Nere buruaz ez naiz oroitzen,
zeren ez naizen bakarra.
Hazitzekoak hor uzten ditut
hiru seme ta bi alaba.
Jaun zerukoak adi dezala
haien amaren negarra.

3.
Goizuetan bada gizon bat,
deitzen diote Trabuko.
Hitzak ederrak, bihotza faltso
behin ere ez zaio faltako.
Hark egin didan aberiguazioa
sekulan ez zait ahantziko.

4.
Denbora batez oroitzen bahintz
zer egin huen Elaman,
jarraikin onikan izan balu
difuntu horrek Lesakan,
hik heurrek egon beharko huen
ni orain nagoen atakan.

5.
Goizuetako eskribu jaunari:
—Eskerrik asko, barkatu;
informazioak onak dituzu
Iruñerako prestatu!
Mundu honetan edo bestean
beharko dituzu pagatu.

6.
Zorriak eta arkakusoak
arrotontxoak nagusi.
Denbora batez erran behar zuenak
hau behar nuela ikusi!
Zeruko Aita, lagun nazazu!
ezin nengoake ihesi.