1.
Arrosa xuriaren azpian anderia lokartu,
elhurra bezain xuri, ekhia bezain ederrik.
Hiru kapitainek deramate gorkuaz engaijaturik.
2.
Hiru kapitainak joan ziren anderiarengana;
zaldian ezarri zuten mantoz ongi trozaturik,
Pariserat ere eraman, aitak jakin gaberik.
3.
Parisen ostalera batek ongi du salutatu;
ongi du salutatu, berriak ere galdetu:
—Bortxaz ala amodioz jina ziren, anderia, errazu!
4.
Anderiak errepusta, nola eman badaki:
—Ez, ez. Ene bihotza ongi triste jina duzu;
hiru kapitainek balkoin batetik harturik jina nuzu.
|
5.
Kapitainak, hori entzunik, joan ziren anderiagana:
—Anderea, afal zaite eztiki eta trankilik;
hiru kapitain hauk derauzkatzu gaur zure zerbitzari.
6.
Anderia, hori entzunik, hil hotza zen erori.
Kapitainak joan ziren beren tropak harturik,
ongi negar egiten zutela andereari dolu eginik.
7.
Gero hil eta ondoan, nun ehortziren dugu?
Aitaren baratzean, ezpela baten azpian,
liho liliz inguraturik, tonba baten barnian.
8.
Hiru egunen buruan, hilak aitari oihu:
—Aita, entzun nezazu! Orainon hemen niagozu;
birjinitatea begiratu nahiz, hila egona nuzu.
|