

Ipiñaburu leku altuan
Bizkaia
|
1.
Ipiñaburu leku altuan
Undurragaren buruan,
ikazkinagaz ezkontzen danak
ez dau zentzunik buruan.
2.
Atzo goxean prebentau eta
gaur naroazu basora,
leku txarrean egineko egurrak
aterarazoten bidera.
|
3.
Harezpe baten ezarri eta
negarra far-far altzora,
abadearen lapikotxoa
etorri jatan gogora.
4.
Abadearen lapikotxoa
txikerra baino gozoa,
ikazkinaren lapikotxoa
haundia baina harroa.
|