Lehenengotxuori / Atzamarren errezitadua

partituraButtom

pinpi_0013_72

Ondorengo kantu eta errezitaduan, pertsona helduak umearen eskua hartu eta atzamarrak banan-banan erakutsita, bakoitzari ezaugarri edo betebeharren bat itsasten dio. Bestalde, ume-kantuen berezitasunetako bat ere nabarmen agertzen da abesti honetan: hitzen eta formulen errepikapena alegia.


Lehenengotxuori
Bizkaia, Araba

1.
Lehenengotxuori
punta behatzori,
beste guztien artean
txikerra dok hori.

2.
Bigarrentxuori
punta behatzori,
beste guztien artean
nagia dok hori.

3.
Hirugarrentxuori
punta behatzori,
beste guztien artean
luzea dok hori.

4.
Laugarrentxuori
punta behatzori,
beste guztien artean
bizkorra dok hori.

5.
Bosgarrentxuori
punta behatzori,
beste guztien artean
lodia dok hori.


Atzamarren errezitadua
Bizkaia, Araba

Honek arrautzatxo bat ekarri,
honek ipini,
honek gatza bota,
honek probau
ta pottolotxo honek dana jan.