1.
Guztiz dotore sartu zan Peru
Bilboko Barrenkalean,
txakur txiki bat oin zuriekin
eukala aldamenean.
2.
Peru Dubakok pentsatzen eban
ez zala diru beharrik,
makailao ona ekarriteko
Bilboko Barrenkaletik.
3.
A gizon tonto, zer uste al dok
asto lapiko haundia?
Heuk bere ez heunkek duban emongo
heure kortako idia.
4.
Makailao horrek hilda dagoz ta
ene idiak bizirik.
Lizuntzen eta usteltzen dagoz
emon lezakez dubarik.
5.
Ene gizona gura badozu
zeure lepoko kargea,
hamalau lauko kostako jatzu
makailao honen librea.
|
6.
Hamalau lauko librea eta
hazur ta azala ugari.
Abarka narru zaharra ta txarra
makailao horrek dirudi.
7.
A gizon lelo, hartzen bajoat
makailaoa buztanetik,
matrailak biak apurtu eta
botako zaitut hemendik.
8.
Totopintotxo ene txakurra
goazen etxera hemendik,
behingo-behingoan ez nabe ikusiko
Bilboko Barrenkaletik.
9.
Behin benetako atsekabea
Peru Dubakok hartu dau,
bihotza ilun, tripea tximur
hutsik etxera da abiau.
|