SAN MIGEL

bideobuttom

San Migel Zerutxo dantza taldeaUrtaro honetako ospakizun nagusia San Migel dugu. Markinan, Arretxinagan, San Migel ermita ikusgarriaren aurrean egiten da jaia. Aukera bakarra da hori Xemeingo ezpata-dantza ikusteko. Maisu zaharra, Ezpata nagusiak eta Ezpata txikiak deitzen dira dantzariak. Dantza hau bukatuta, aurreskua, soka-dantza, egiten dute dantzariek, nesken eta andreen omenez.

Egun berean, San Migel egunean, bada beste dantza eder bat ere: Iurretako Dantzari-dantza edo Bizkaiko ezpata-dantza. Bezpera gauez Donielatxa jartzen dute enparantzan, eukalipto edo pago enbor luzea. Batzuen ustez San Juan egunekoa omen da ohitura hau, noizbait udazkenera aldatu bazuten ere. Beste batzuen ustez, ostera, Donielatxa litzateke, jatorriz ere San Migel egunekoa. Gaur egun meza ostean izaten da dantzaldia, zortzi dantzaz osatua. Humboldt bidaiariak XVIII. mende azkenaren eta XIX. hasieraren inguruan eman zuen dantza honen berri.

Nafarroako Cortes herrian Dancea egiten dute. Dantzariek goizean hasten dute euren lana baina arratsaldean izaten dute antzezpen nagusia. Dancea dantzak eta bertsoak uztartzen dituen antzezpena da. Lau dira protagonistak: Mayoral, Rabadan, Aingerua eta Deabrua. Danceari bukaera emateko lau dantza egiten dira: bi paloteado, makilak joz egiten diren dantzak, eta bi zinta-dantza.