Aldrebeskeriak

partituraButtom

pinpi_0005_72Hurrengo bertsoak Xenpelar bertsolariak bota zituen Santa Gurutze egunez Lezoko jaietan. Baziren aldi hartan bi bertsolari trakets, bere bertso kaskar eta aldrebesekin jendea beti barrez jartzen zutenak, Juxto eta Lonjinos. Egun hartan Justok eta Xenpelarrek apostu barregarria egin zioten elkarri, bertso errebesenak zeinek abestu. Aldrebeskeria handienak kantatzen zituenarentzat txalorik beroenak, horixe zen egun hartako legea. Baina Xenpelarrek gauzarik aldrebesenak ere hain egoki eta apain loturik botatzen zituenez, Juxtorentzat izan ziren txalorik handienak.


Joan Frantzisko Petrirena Xenpelar
Gipuzkoa

1.
Aranon sortu dira
hamalau nobio:
zortzi konpiteroak
sei botikario.
Seina kintalekoak
hamar armario,
gizon batek “a pultso”
bizkarrian igo…
Arrazoi honi kontra
nork egingo dio.

2.
Itsasoan ari dira
arbolak landatzen;
itsuak ikusi du
etxea erretzen;
hankamotzak badaki
bidea korritzen;
mutua deiadarka
jendeari deitzen.

3.
Gizon bat ikusi det
hirurehun urtetan
marinel dabilela
ontziko soketan:
zapata ordez zituen
txalupak oinetan…
Haren aitona berriz
itsasora urketan.

4.
Txantxangorri batenak
sei libra tripaki;
txingurri batek berriz
zazpi arto-jaki.
Baheak irina eho,
errotak iralki,
ganibetak erre ta
labeak ebaki…
Horien madrea non dan
Xenpelarrek daki.