

Pinpirin eta florian
Garazialdea (Nafarroa Beherea)
|
1.
Pinpirin eta florian dago,
florian eder xoxoa.
Hark hura galdu, nik hura banu,
andretan nuke gogoa.
2.
Konpainian den ederrena da
Manex presentekoa.
Manex hunek ederki;
Juana horrek hobeki.
Horiek horiek eramaten dute
beren bizia airoski.
Etxe egin berria,
ganbera leiho gabia,
atea klin-klan, zerratu eta,
oi! zer besarkada aldia!
Juana, kontent zireia?
|